XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KANTA TA JOLAS Ume-kanta, beti ere, ume-joku batekin alkartua ikusten degu.

Izan ere, ume-jokuak ez dira ari-utsekoak, jardun-utsekoak; kantatuak izan oi dira, kantudunak, beren letrarekin eta beren melodiarekin; melodi-melodia, edo-ta lelo semitonatua bederenik.

Eta, ondo begiratzen badiogu, jokuak berak aurretik beste gauza bat eskatzen bait du: aukera, elekzioa: lagunen aukera batez ere, eta baita lekuarena ere.

Eta aukera ori kantuaren bitartez egiten da....

Umeen jostaketak jolasak Goierrian esaten dan bezela geienean beti ez badira zein geiagokako jokuak izan oi dira; zein geiagoka, bi sailletan, bi bandotan; eta bi saillak egiteko zein zeñekin, zein ze sailletan suertez ateratzen da; eta ontan dago kantaren garrantzia, eta ez txikia kanta baten bitartez osatzen dirala saillak, kanta baten bitartez egiten da bakoitzaren lagunen aukera.

Aukera egin ondoren, danak errespeto aundiz errespetatuko duten suertea; gustokoa dala edo ez dala, danok errespetatuko dutena....

Eta orra or diot berriz ere ume-kantak duten garrantzi bat, inportantzi berezi bat: umeai gauzak gizonki, demokratikoki egiten erakusten diela; ots! iritzi asko diranean, gauzak arbitrajez egiten erakusten diela, suertearen arbitrajez, bañan suertea kantak erabakitzen dualarik....

Ume-kantaen garrantzia esan degunean, norbaitek pentsa bait lezake garrantzi pedagogikoa aipatzen degula; pedagogikoa, ots! memori-oroimena edo berdin ritmoaren sena ere umeetan bizkorrerazteko zerbait, alegia.

Garrantzi ortaz gañera kantari beste garrantzi bat ere aitortu bear bait zaio: demokrazi-eziketarako garrantzia....

Guztiok gera gauza onen testigu.

Guztiok jolastu izan gera umetan, eta guztiok daukagu gogoan, nola kantuz erabakitzen genduan, bakoitza zein salletako izan.

Onela bait zion kanta oietako batek, arruntenak:
Don, Don, irten
sakati fuera.